SINONIMOAK / DESKRIPZIOAK

IKT-ko klase asko sinonimoak lantzen aritu gara: pertsonen izaerarekin erlazionaturiko sinonimoak, janzkerarekin erlazionaturikoak eta pertsonen deskripzio fisikoarekin erlazionatutakoak.
Sinonimo horiek lantzeko ariketa nahiko egin ditugu bai klaseetan eta etxean ere.


Ere gure lagun baten eta gure familiar baten DESKRIPZIO txiki bat egin genuen, klasean ikasitako sinonimoak erabiliz:


Nire anaiaren deskripzioa:

Nire anaia 21 urteko mutila da. Ile motza eta errubioa dauka. Garaiera nahiko altua du eta begi urdinak dauzka. Aurpegian hainbat pirsing ditu eta batzuetan betaurreko beltzak eramaten ditu. Nahiko pertsona ahula da, beraz ez da oso gihartsua. Azala oso zuraila dauka eta gorputzean zehar hainbat tatuaje ditu.

Pertsonalitateari begira lehen nahiko lotsatia zen, baina orain oso irekia da. Musika asko gustuko du eta talde batean gitarra elektrikoa jotzen du. Etxean ere noizbehinka gitarra española jotzen du. Oso pertsona hiztuna da,  baina batzuetan, bere adinerako pixka bat arduragabea da.

Nire lagunaren deskripzioa:

Nire laguna Clara du izena, 18 urte dauzka eta Tiebasen bizi da txikitatik. Hau adats oso luzea dauka, gaztain kolorekoa. Begi marroiak ditu, bere adatsaren kolore berberakoak. Goratasunari begira nahiko neska garaia da eta baita ahula ere. Oso hortz politak dauzka, pixkatxo bat handiak. Aurpegiaren azala xurizka dauka, udan izan ezik.

Pertsonalitateari begira ez da oso pertsona lotsatia, lagunak egiteko gaitasuna baitu. Oso iztuna da ere, eta dendak begiratzea asko gustuko du. Orain dela gutxi arte, saskibaloian aritzen zen Burlatako taldean, baina belauneko arazo batengatik utxi izan behar zuen.



































No hay comentarios:

Publicar un comentario