ANTOLATZAILEAK

Testu batean antolatzaileak aztertzen ikasi egin dugu, antolatzaile horiek testuan arakatzea eta antolatzaile mota ezberdinetan sailkatzen jakitea. Antolatzaile mota ezberdinak baitaute:

-iruzkingileak: Ba, Horiek horrela... 
-Ordenatzaileak: Lehenik, bigarrenik, beste aldetik... 
- Zeharkariak: Hau dela eta, bide batez... 
- Indartzaileak: Benetan, berez, zinez... 
- Zehatzaileak: Adibidez, esaterako, kasurako...
- Emendiozkoak: Ere, eta, baita, halaber... 
- Hautakariak: Bestela, bestenaz... 
- Aurkaritzazkoak:  Baina, ordea, aldiz, hala ere... 
-Ondoriozkoak: Beraz, bada, orduan, hortaz...
-Kausaszkoak: Zeren, zergaitik, alabaina... 
- Esplikatiboak: Hau da, hots... 
- Zuzentzaileak: Hobeki erran, bestela esan... 
- Laburtzaileak: Azken batean, azken finean... 
  
 Hau praktikan jartzeko hainbat ariketa egin genituen ere:    
 Hainbat testu ezberdin aztertu genituen, adibidez, Izandako iturriak. 


                 "Izandako iturriak"


Erdi Aroko agiri bildumak izan dira lan hau burutzeko baliatu dugun iturri behinenetako bat. Horietan nabarmentzekoak dira Eusko Ikaskuntzaren Fuentes documentales medievales del País Vasco izeneko sailean argitara emandako lanak, Nafarroatik atera eta Euskal Herriko beste herrialdeetara, Hegoaldekoetara behintzat, iristeko aukera eman digutelako. Sail honetan aipa daitezke, beste askoren artean, M. Crespok, J. Enríquezek, C. Hidalgo de Cisnerosek eta Mª. T. Ruizek kaleratu dituzten hango eta hemengo artxiboetako agiri bildumak, beste norbaitekiko lankidetzan arruntean.


Nafarroako dokumentazioan biziki garrantzizko dira J. M. Lakarraren Colección Diplomática de Irache, S. Garzia Larragetaren El Gran Priorado de la Orden de San Juan de Jerusalén. Siglos XII-XIII. Colección Diplomática, A. Martín Duqueren Documentación Medieval de Leire (siglos IX a XII), J. M. Jimeno Jurioren Documentos medievales artajoneses eta El libro Rubro de Iranzu, J. Carrascoren La Población de Navarra en el siglo XIV, I. Ostolatzaren Colección Diplomática de Santa María de Roncesvalles (1127-1300), J. Goñi Gaztanbideren Colección Diplomática de la catedral de Pamplona. 829-1243 eta azkenik, baina ez gutienik, R. Zierbideren liburu ugari eta joriak, batez ere E. Ramosekin batean argitara emandako Documentación Medieval del Monasterio de Santa Clara de Estella (siglos XIII-XVI), Documentación Medieval del Monasterio de Santa Engracia de Pamplona (Siglos XIII-XVI), Documen tación Medieval del Monasterio de San Pedro de Ribas de Pamplona (siglos XIII-XVI), Documentación medieval del archivo municipal de Pamplona (1129-1356) eta, buruenik, Archivo municipal de Tafalla (1557-1540).


Iparralderako lanik axolazkoena oraindik argia ikusi ez duen (tesi moduan 1966an aurkeztu bazuen ere) E. Goihenetxeren Onomastique du nord du Pays Basque (XIe – XVe siècle) izan zaigu, eta beste neurri batean R. Zierbideren Censos de población de la Baja Navarra eta Le Censier gothique de Soule. Autore honen eta J. Santanoren lankidetzaren fruitu diren Colección Diplomática de Documentos Gascones de la Baja Navarra (siglos XIV-XV). Archivo General de Navarra. Tomo I eta Colección Diplomática de Documentos Gascones de la Baja Navarra (siglos XIV-XV). Archivo General de Navarra. Tomo II direlakoak ere baliatu ditugu ikerketa honetan.
Euskal Herriaren inguruko agiri bildumak ere aintzat hartu ditugu, Valpuestakoa (Pérez Soler, 1970) eta Donemiliaga Kukullakoa (Ubieto, 1976, Ledesma, 1989) bereziki. Anitzez liburu gehiago ere arakatu ditugu, bibliografian ikus daitekeen bezala, ikuskatu ditugun guztiak hor azaltzen ez diren arren, zeren, izan ere, behin kopuru batera iritsiz gero neke baita, biziki, datu berriak kausitzea.
Bestalde, eta Erdi Aroaz geroko datuez kestione, garbi aitortu behar dugu ditugun lekukotasun gehienak erreinu zaharrekoak direla, eta lan hau, beraz, zeharo alderditua eta makurtua dagoela Nafarroa aldera, aieka honetatik. Izan ere, dokumentazioko bilketa lana batez ere Nafarroako Protokolo Artxiboan egin dugu. Ahozko lekukotasunak jasotzeko galdeketak ere, gutiz gehienetan, Foru Erkidegoan eginak dira, eta izenak, beraz, nafarrak dira gehien-gehienetan. Puntu honetan argi utzi nahi dugu aipatzen diren hipokoristikoetako batzuk dagoeneko hilik dauden lagunenak direla, gure berriemaileek herrian berean edo inguruko herriren batean ezagutu zituztenenak.
Bestalde, hemen agertzen diren testigantza dokumental gehienxkoenak pertsona historikoei dagozkie, hau da, noizbait bizi izan ziren pertsonei, noizbait hori noiz edo noiztsu izan zen ongi dakigularik, agiri ofizialetan kausituak baitira gehien-gehienak. Alabaina, ez dugu oikonimia baztertu nahi izan, agiri ofizialetan aurkitzerik izan ez dugun zenbait izen azaltzen direlako. Zernahi gisaz, euskal oikonimo horien sorrera zein izan den bistakoa da, hots, euskal etxe izen horien oinarrian zer dagoen garbi dago, eta ez dugu arrazoirik ikusten garai batean, behiala, Karloskorena etxearen sorreran, adibidez, edo bere izenarenean bederik, Karlosko izan ez zela uste izateko.
Lekukotasun historikoez landa, egun bizirik dauden hipokoristiko franko ere bildu ditugu, arestian erran bezala ia guztiak Nafarroakoak. Datu gehienak eman dizkigutenak ondoko berriemaile hauek dira: Sagrario Aleman (Etxaleku), Jose Ramon Amoros (Arantza), Maider Ansa (Arano), Pello Apezetxea (Etxalar eta Goizueta), Aitor Azkarate (Aniz, Berroeta), Joxe Mari Berasain (Ultzama, Basaburua, Odieta, Imotz, Anue), Edurne eta Izaskun Bertiz (Doneztebe, Labaien, Saldias), Jose Luis Erdozia (Etxarri Aranatz, Sakana), Maider Goñi (Oitz), Andres Iñigo (Malerreka aldea), Aitziber Iratzoki (Lesaka), Ainhoa Iriarte (Arizkun, Biarritz, Erratzu, Urdazubi, Zugarramurdi), Itxaro Irigoien (Oronoz), Peio Kamino (Luzaide, Arnegi), Bittorio Lizarraga (Leitza, Eratsun, Ezkurra), Patxi Menta (Arizkun), Paskual Rekalde (Amaiur, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi, Senpere), Jose Mari eta Pilar Satrustegi (Arruazu, Arbizu, Dorrao, Etxarri Aranatz, Etxauri, Lakuntza, Lizarraga Ergoiena, Oderitz, Larraun, Uharte Arakil, Urdiain), Klara Zelaieta (Igantzi) eta Juan Jose Zubiri (Goizueta, Gipuzkoa).
Aitzinekoez landara, Nafarroa Beherean Louis Xuri (Gamue) eta Xane Idiart (Amendüze) elkarrizketatu ditugu, eta Zuberoan Jean-Louis Davant (Larrabile) eta Txomin Peillen (Santa Grazi) euskaltzainak. Hemen hauen guztien alderako gure zorra ezagutu eta aitortu nahi dugu, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa baitzatekeen lan hau burutzea. Bide honetatik ikasirikako datuek azentuz horniturik ageri dira, gorago erran gisan. Era berean, Mitxelenaren Zaraitzuko euskararen gaineko lana (1967) eta Caminoren Aezkoako hizkeraren ingurukoa (1997) oso kontuan hartu ditugu, galbidean edo dagoeneko galdurik dauden Nafarroako Pirinioetako mintzoen berri ematen digutenez geroztik. Bestelako zorrak zein bere tokian ematen ditugu aditzera.
Iturritzat erabili dugu, baita ere, eta gorago erran bezala, Auspoa bilduma ederreko hainbat lan, bertan oraindik bizirik dauden edo orain gutxi arte bizirik egon diren hipokoristikoak biltzen direlako. Hauek, adierazi moduan, azenturik gabe azaltzen dira. Iparraldeko izenen bilketarako azken urteotako Herria erabili dugu. Euskal literaturan agertzen diren hipokoristiko batzuk ere aintzat hartu ditugu, jakina, baina arlo honetan ez dugu arrunteko lanik egin, hots, ez dugu burutik bururako lanik moldatu. Puntu honetan ezin dugu aipatu gabe utzi Patziku Perurena goizuetar leitzartuaren Leitzako Errege Erreginak liburu bikaina, hainbat eta hainbat hipokoristiko jasotzen dituena, ez eta ere idazle honek Juan Jose Zubiri herritarrarekin kaleratutako Goizueta eta Aranoko hizkerak deritzana.
Antolatzaileak:
eta azkenik, buruenik- ordenatzailea
zeren, izan ere- kausazkoak
bestalde- emendiozkoa
beraz- ondoriozkoa
hau da- esplikatiboa
alabaina- kausazkoa
adibidez- zehatzailea
era berean- emendiozkoa
baita ere- emendiozkoa
baina- aurkaritzazkoak
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario